EAJk hileko batzarra egingo du asteazkenean, urtarrilaren 28an, 19:30ean hasita, Batzokian. Hilean behingo bilkurak astearteetan egin ohi dituzte jeltzaleek, baina datorren astean egun bat beranduago gauzatuko dute. Alerdikideei hitzordura joateko deia egin diete.