Azpeitiko Udalak Loiolako lorategiak itxi ditu gaur goizean, haizeagatik alerta laranja ezarri dutelako. Arriskuak saihesteko itxi du eremua erakundeak; izan ere, Euskalmetek haize ufada bortitzak iragarri ditu gaurko. Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Metereologia zuzendaritzak alerta laranja ezarri du eguraldi iragarpen hori tarteko.