Bihar, asteazkena, herritarrek odola emateko aukera izango dute, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak biharko jarri baitu urtarrilean odola ateratzeko hitzordua. 16:30etik 20:30era eman ahalko da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizale tabernaren aurrean).
Odola eman nahi dutenek, aurrez txanda hartu beharko dute nahitaez, Internetez Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.
Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute beste behin odol emaileen odezkaritzakoek.