Helduen antzerki tailerrean izena emateko epea zabalik dago, eta otsailaren 4an ekingo diote saioei. Dena den, proba egin nahi duten herritarrek horretarako aukera izango dute asteazkenean. Izan ere, Kulturaz kooperatibak doako proba saioa antolatu du egun horretarako. Dinamoa sormen guneko gorputzaren eremuan egingo dute saioa, 19:30ean, Xanti Agirrezabala aktorearen gidaritzapean. Hara joan nahi dutenek honako galdetegi hau bete beharko dute.
Ikastaroa otsailaren 4tik ekainaren 17ra bitartean egingo dute. Hitzorduak asteazkenetan izango dira, 19:30etik 21:00era, eta matrikularen prezioa 150 eurokoa izango da, hileko 30 eurokoa, hain zuzen. Kultur Bonudunek, erretiratuek eta ikasleek, aldiz, ehun euro ordaindu beharko dute. Informazio gehiago jaso nahi zein izena eman nahi duenak, Dinamoaren webgunera jo dezake.