Domusa Teknik ISBko emakumeek ezin izan zuten garaipena erdietsi atzokoan. Azkoitiko kiroldegian jokatu zuten Challenge Ligako 17. jardunaldia atzo arratsaldean, eta Logroñoko Bosonit Unibasket taldea izanz zuten parez pare. Luis Agirre Katxi-k gidatzen duen taldeak 55 eta 59 galdu zuen norgehiagoka.
ISBko emakumeen lehen taldeak Andaluzian jokatuko du datorren asteburuko neurketa. Hain zuzen ere, Malagako Unicaja Mijas taldearen aurka jokatuko dute Azpeiti-Azkoitiko taldekoek datorren larunbatean.
Domusa Teknik sailkapenaren erdiko postuetan dago gaur-gaurkoz; zortzigarrena da, 25 puntu batuta. Atzoko aurkaria, Bosonit Unibasket, sailkapenean bederatzigarrena da, ISBk adina punturekin.
Gizonek, atsedena
Gizonen Biele ISB taldeak ez du neurketarik izan asteburuan, atsedena egokitu baitzaio. Dena den, datorren asteburuan jokatuko dute gizonek ligako hamaseigarren jarunaldia Ciruculo Gijon Baloncesto taldearen kontra. Gijonen (Espainia) izango da norgehiagoka datorren zapatuan.
Iñigo Nuñezek gidatutako taldea Bigarren FEB mailako sailkapeneko bosgarren postuan da, hamabost partidatik hamar irabazita eta 25 puntu eskuratuta. Sailkapeneko lehen hiru postuetan diren taldeek 26 puntu dituzte gaur-gaurkoz.