Onintza Enbeitak 'Bizitza baten txatalak' liburua aurkeztuko du ostiralean Azoka Plazan

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 28a

Feli Madariaga eta Onintza Enbeita, 'Bizitza baten txatalak' liburua eskuetan dituztela. (Argia)

Feli Madariaga baserriko langilearen kontakizuna bildu du Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak lanean. Ostiral arratsaldean aurkeztuko du liburua, Azoka Plazan.

Onintza Enbeita bertsolari eta idazleak Bizitza baten txatalak liburua aurkeztuko du datorren ostiralean, 18:00etan, Azpeitiko Azoka Plazan. Bizitza lurrari lotuta eman duen Feli Madariagaren kontakizuna jasotzen du Enbeitaren lanak, baina izan zitekeen memoria kolektiborak tokirik gorde ez dion beste milaka emakume baserritarrena ere.

Feli Madariaga Muxikako (Bizkaia) Igertu baserrira ezkondu zen, eta lurra lantzea nahiz maitatzea izan du bizibide. Egun 90 urte dituen emakume honen bizimodua jaso du Onintza Enbeitak Argiaren bitartez eman duen liburuan, Felik lurrarekiko eta, orobat, lurrak Felirekiko duen harremanean sakonduz, baina beste emakume baserritar askorena izan zitekeen testigantza jasoz. 

Argiak, Azpeitiko Emakumeen Txokoak eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dute liburu aurkezpena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Aurkezpenera joan ahal izateko esteka honetan eman daiteke izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide