Korrika Batzordearen bilera izango da bihar

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 28a

Herritar bat lekukoarekin duela bi urteko Korrika Azpeititik igaro zenean.

24. Korrika eta haren bueltako ekintzak antolatzeko bilera bihar egingo dute, 19:30ean, Dinamoa sormen gunean. Azpeititik martxoaren 28an, larunbatez, pasatuko da euskararen aldeko egitasmoa.

Azpeitiko Korrika batzordeak bihar, ostegunez, egingo du lehen bilera. Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika, eta Azpeititik martxoaren 28an, larunbatez, pasatuko da euskararen aldeko egitasmoa.

Korrika herritik igaroko den eguna nahiz egitasmoaren bueltako ekintzak antolatzeko sortuko dute batzordea, eta lehen bilkura bihar egingo dute, 19:30ean hasita, Dinamoa sormen gunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide