'Irabazi arte!'-ren denboraldi berriaren lehen atala emango dute ostiralean Soreasun

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 27a

'Irabazi arte!' telesaileko taldea.

Irabazi arte! telesailaren bosgarren denboraldiko lehen atala emango dute ostiral honetan Soreasu antzokian.

Irabazi arte! telesailaren bosgarren denboraldiko lehen atala aurki estreinatuko dute ETB1en eta etbon.eus atarian, eta ostiral honetan Soreasu antzokian emango dute. 18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eta EiTBk sinatutako hitzarmenari esker, herriz herri egin ohi dituzte Irabazi arte!-ren denboraldi berrietako estreinaldiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide