'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua' eta 'Rondallas' filmak emango dituzte Soreasun

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 28a

'Rondallas' pelikulako une bat.

Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua haurrei zuzendutako pelikula igandean emango dute, 16:30ean hasita. Daniel Sanchez Arevalo zuzendariaren Rondallas filma, berriz, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan emango dute.

Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua eta Rondallas pelikulak emango dituzte igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua animazio lana igandean eskainiko dute, 16:30ean. Rondallas, berriz, 19:30etik aurrera ikusi ahal izango da igandean, eta 21:00etan astehelenean. Sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira, eta emanaldiak hasi aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere bai.

Benjamin Mousquetek zuzendutako pelikula belgikarra da Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua. Oilaskoerbi iraganari buruzko sekretu bat ezagutzeko nahian ariko da, eta heroiak nahiz bere lagunek abentura epiko bati ekingo diote iragana aldatzeko. 

Rondallas, bestalde, Daniel Sanchez Arevalo espainiarraren film berria da. AzulOscuroCasiNegro (2006) arrakastatsua sortu zuen zuzendariak drama generoari heldu dio beste behin. Rondallas-n, dolua izango du hizpide. Zehazki, Galiziako kostako herri txiki batean kokatuko du istorioa, non arrantza-ontzi baten hondoratze tragikoa gertatu zen. Ilusioa berreskuratzek oborrokatuko dute herritarrek, eta musikak lagunduko die zeregin horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide