Otsailaren lehen bi igandeetarako ekintzak antolatu dituzte Azpeitiko Ekoetxean. Otsailaren 1ean, Om...ene! ipuin kontaketa saioa izango da, 11:00etatik 12:00etara. Naturaren elementuen eta pertsonen emozioen inguruan ariko dira kontakizunean, ipuinaz, musika instrumentuez eta arnasketaz baliatuta. 4 urtetik gorakoentzako ipuin kontaketa saioa izango da. Doan da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago honako loturan.
Inauteriak gertu, festa egun horietarako prestatzeko tailerra antolatu dute otsailaren 8rako Ekoetxean. Hain justu, Nor naiz? izenburuko maskara eta estalki tailerra egingo dute egun horretan, 10:30etik 12:30era bitartean. 6 urtetik aurrerakoei zuzendutako saioa izango da, eta haurrek heldu batek lagunduta joan beharko dute. Doan da tailerrean parte hartzea, baina aurretik izena eman beharra dago honako loturan.
Bi ekintzen inguruko zalantzaren bat izan edota informazio gehiago nahi duenak Azpeitiko Ekoetxera jo dezake, 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edota info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzita.