Lagun Onak mendi bazkunak Pagoetara mendi irteera antolatu du otsailaren 8rako (igandea). Aiako herrigunetik irtenda, natur parketik barrena Pagoetara joango dira. Denera, zortzi kilometro inguruko ibilbidea egingo dute. Autobusak 09:00etan irtengo du anbulatorio aurretik.
Mendi irteeran haurrek, gazteek nahiz helduek parte hartu dezaketa, eta hala nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, Lagun Onak MBren webgunean. Izena emateko azken eguna otsailak 5, osteguna, izango da. Gaztetxoek eta mendi elkarteko bazkide direnek 10 euro ordainduko dute eta elkarteko kide ez diren helduek 15 euro. Ordainketa autobusean egingo da egunean bertan.