Autoezagutza eta komunikazioa lantzeko ikastaroa antolatu dute

Nerea Uranga 2026ko urtarrilaren 30a

Saio bateko parte hartzaileak.

Norbere buruarekin eta ingurukoekin harremana hobetzeko tresnak eskaintzea du helburu ikastaroak. Lau saio izango ditu, bat otsailean eta hiru martxoan, denak 17:30etik 20:00etara, Basazabalen. Partaide kopurua mugatua izango da, eta izena otsailaren 13a baino lehen eman beharko da.

Norbere buruarekin eta ingurukoekin harremana hobetzeko tresnak eskaintzea nahiz jendaurrean hitz egiteko segurtasun handiagoa lortzen laguntzeko ikastaroa antolatu du udalak. Komunikazioa eta autoezagutza lantzea helburu duen ikastaroa otsaila eta martxoa artean emango du Ainhoa Urretagoienak.

Lau saio izango dira, 17:30etik 20:00etara, Basazabal jauregian. Honako egunetan izango dira: otsailaren 25ean, martxoaren 4an, martxoaren 18an eta martxoaren 25ean. Parte hartzaile kopurua mugatua izango da, baina Azpeitian erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Izena honako loturan eman behar da otsailaren 13a baino lehen. Azpeitian erroldatuek 15 euro ordaindu beharko dute eta Azpeititik kanpokoek 20 euro. Plaza kopurua baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo dute izena emandakoen artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide