Ohiko udalbatzarra egingo dute bihar, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko batzar aretoan. Besteak beste, datozen bi urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa izango dute hizpide hautetsiek.
Honakoa izango da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:
- 2026ko urtarrilaren 13an egindako udalbatzaren akta onartzea.
- Azpeitiko Udalaren 2026-2028 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko prozesua amaitu ondoren, alkatetza-karguaren dedikazio esklusiboa aitortzea.
- Eneko Palenzuela Badiola udal-langileak irakaskuntza arloan lan egiteko eskatutako bateragarritasun eskaera onartzea.
- Alkatetzak 2025eko abenduan emandako ebazpenen berri ematea.
- Galdera eta erreguak.