Azpeitiko Sarek deituta, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egin dute gaur plazan. Ohi bezala, 19:00etan jarri dute hitzordua, eta hainbat lagun elkartu dira Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera lelopean. Gabonen bueltan egin zuten 2025eko azken protesta, eta gaur egin dute urte berriko aurrena. Aurten ere, hileko azken ostiraletan mobilizatzen jarraituko dute, Sarek egindako deiari erantzunez.