Pello Aizpuruk eta Ibai Ezamak irabazi dute Matxinbentako mus txapelketa

Ihintza Elustondo 2026ko urtarrilaren 31

Santa Ageda jaietan murgildu ziren atzo, ostiralez, Matxinbenta auzoan, Beheko Tabernan jokatu zuten mus txapelketarekin. Guztira, 29 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Gorka Holgado eta Ignacio Torres sailkatu ziren bigarren. Gaur jarraituko dute festetako ekintzekin. 

Santa Ageda jaietan murgildu dira Matxinbenta auzoan. Atzo, ostiralez, ekin zieten festei, Beheko Tabernan jokatu zuten mus txapelketarekin. Guztira, 29 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Pello Aizpuru eta Ibai Ezama izan ziren irabazleak; garaileek 350 euro eta txapelak eskuratu zituzten. Bigarren postuan Gorka Holgado eta Ignacio Torres sailkatu ziren, eta horiek 260 euroko saria jaso zuten. 

Gaur jarraituko dute festetako ekintzekin Matxinbentan. Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Urtarrilak 31, larunbata

  • 16:00. Beasaingo erraldoiak eta buruhandiak, Ekaitz konpartsarekin batera. 
  • 17:30. Txokolate jana.
  • 18:00. Julen magoaren ikuskizuna auzo eskolako lokalean.
  • 21:00. Bertso afaria, Beheko Tabernan. Nerea Ibarzabal eta Jon Gurrutxaga bertsolariak ariko dira kantari, Garixe eta Txino trikitilariek lagunduta. Afarirako lekua hartzeko 943-88 63 15 telefono zenbakira deitu beharko da.

Otsailak 1, igandea

  • 10:30. Beasaingo txistulariak.
  • 11:00. Meza.
  • Ondoren, hamaiketakoa.
  • Gero, pilota partidak, Azpeitiko Ilunpe elkarteko eta Beasaingo pilotariekin.
  • 12:30. Herri kirolak. Aizkoran, Mikel Larrañagak Unai Etxeberriaren eta Igoin Pikabearen aurka jokatuko du. Harri jasotzen, berriz, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza ariko dira. Itzeder eta Txibilter trikitilariek girotuko dute erakustaldia.
  • 17:00. Ardi mozte erakustaldia.
  • Ondoren, festetako otarrearen zozketa.

Otsailak 5, osteguna. Santa Ageda eguna

  • 11:00. Meza.
  • Ondoren, hamaiketakoa.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide