'Bob esponja: una aventura pirata' eta 'Valor sentimental' filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Soreasun

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 4a

'Valor sentimental' filmeko fotograma bat.

Igandean, Bob esponja: una aventura pirata haurrentzako animazio lana 16:30ean eskainiko dute, eta Valor sentimental, berriz, igandean 19:30ean, eta astelehenean 21:00etan.

Haurrentzako eta helduentzako film bana emango dituzte igande arratsaldean Soreasu antzokian. Bob esponja: una aventura pirata haurrentzako animazio lana 16:30ean eskainiko dute, eta Valor sentimental filma, berriz, 19:30ean, eta baita astelehenean ere, 21:00etan. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira aurrez, eta emanaldien aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere bai.

Bob esponja: una aventura pirata filmean, Bob Esponjak ume izateari utzi diola eta ausardiaz beteta dagoela erakutsi nahi dio Karramarro jaunari. Horretarako, itsas abentura berri batean murgilduko da Holandar Errante pirata misteriotsuari jarraituz, eta belakirik inoiz iritsi ez den tokiraino iritsiko da, ozeanoaren sakonera iluneraino. 

Valor sentimental lanak berriz, Borg aita-alaben harreman korapilatsua du kontagai. Ama hil ondoren, Nora eta Agnes ahizpek Gustav Borg aitarekin egin dute topo. Aita eskarmentu handiko zinema zuzendari ospetsua da eta Nora alabari bere hurrengo filmean aktore lanetan aritzeko aukera eskaini dio. Norak baztertu egin du aukera, baina ez du ongi hartu aitak paper hori azkenean Hollywoodeko izar gazte eta gogotsu bati eman izana. Hortik aurrera, alabek aktore estatubatuarrarekin duten borroka gehituko zaie etxeko tirabirei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide