El Drogasek leporaino bete du Sanagustin

Julene Frantzesena

El Drogas zapatuan Sanagustin kulturgunean. (Kulturaz)

Barricada talde entzutetsuko abeslariak eta hiru musikarik ia bi orduko emanaldia eskaini zuten zapatuan. Bakarkako ibilbideko kantak ez ezik, Barricada talde entzutetsuaren abestiak ere eskaini zituen El Drogasek.

Enrique Villarea El Drogas abeslariak leporaino bete zuen Sanagustin kulturgunea zapatuan; horren erakusle aretoko ateak irekitzerako atarian sortutako jende ilara.

Barricada talde entzutetsuko abeslaria hiru musikarirekin igo zen agertokira, eta bakarkako ibilbideko piezak ez ezik, Barricadaren hainbat kanta ere eskaini zituen, ikus-entzuleen gozamenerako. Ia bi orduz aritu zen taldea agertokian zuzenekoa eskaintzen.

Kulturaz kooperatibaren webguneko artxibategi digitalean ikus daitezke emanaldiko irudiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide