Biodantzari eta barreterapiari buruzko informazio saioa eskaini zuten joan den astean Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatuta. Ikastaroa emateko taldetxoa osatu da, eta otsailaren 12tik martxoaren 26ra bitartean egingo dituzte saioak, Basazabal jauregian.
Ikastaroan parte hartzeko tokia dago. Beraz, izena eman nahi dutenentzako epea ireki dute otsailaren 10era bitartean. Izena eman edota informazioa jasotzeko honako telefono zenbakietara deitu daiteke: 635 75 39 85 (Manex) edota 649 71 30 51 (Ane).
Ostegunetan, 16:30etik 18:00etara, Basazabal jauregian egingo dituzte biodantza eta barreterapia saioak. Honako egunetan izango dira hitzorduak: otsailak 12, 19 eta 26 nahiz martxoak 5, 12 eta 26.