Patinaje ikastaroa antolatu dute haurrentzat eta helduentzat

Aitziber Arzallus 2026ko otsailaren 5a

Bi lagun patinatzen. (Pixabay)

Otsailetik maiatzera bitartean izango dira saioak, larunbatetan eta igandeetan. Hamabi saio izango dira guztira, eta 90 eurokoa izango da parte hartzaile bakoitzak ordaindu beharko duen kuota. Izena igerilekuan eman beharko da, bertara joanda edo 943-81 41 21 telefono zenbakira deituta.

Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi duten haurrentzat eta helduentzat. Otsailetik maiatzera bitartean izango dira saioak, larunbatetan eta igandeetan.

Helduentzako bi talde osatuko dituzte: hasiberrientzako bat eta teknika hobetu nahi dutenentzako bestea. Aurrenengoek 10:00etatik 11:30era izango dituzte saioak, eta patinetan ondo moldatzen direnek, 11:30etik 13:00etara. Haurrentzako ere bi talde osatuko dituzte, eta horiek arratsaldez izango dituzte saioak: 17:00etatik 18:30era LH1-LH3 arteko haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 18:30etik 20:00etara LH4-LH6 bitartekoentzakoa.

Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea. Izena igerilekuan eman beharko da, bertara joanda edo 943-81 41 21 telefono zenbakira deituta. Hamabi saio izango dira guztira, eta 90 eurokoa izango da parte hartzaile bakoitzak ordaindu beharko duen kuota.

Honako egunetan izango dira saioak: otsailaren 28an; martxoaren 1ean, 28an eta 29an; apirilaren 11n, 12an, 18an, 19an, 25ean eta 26an; eta maiatzaren 23an eta 24an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide