Santa Ageda bezpera da gaur, otsailak 4, eta usadioarekin jarraituz, santa eskera atera dira Azpeitiko ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak. Gaurkoan ere gogotik astindu dituzte makilak Iraurgiko, Ikasberriko nahiz Izarraizpeko ikasleek. Ikastetxeko jolastokietan bakarrik ez, kalerik kale ere ibili dira ikasle taldeak zapiak soinean eta makilak eskuetan zituztela. Goienetxekoak nahiz San Martin egoitzakoak ere bisitatu dituzte.
19:00etan, berriz, Ikasberriko guraso, ikasle eta irakasleak santa eskean atera dira Sanagustinpetik, eta kalerik kale ibili dira santa eskean, trikitilariek eta bertsolariek lagunduta.