Santa Ageda eguna ospatuz agurtu dituzte festak Matxinbentan

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 5a

Jaien zaindariaren eguneko meza eta ondorengo hamaiketakoa izan dira aurtengo egitarauko azken ekitaldiak. Beheko Ostatua bete dute bertaratutakoek, kanpoko euritik eta hotzetik babestuta.

Gaur, otsailak 5, Santa Ageda eguna ospatu dute Matxinbetan eta, horrekin, baita aurtengo festen azken eguna ere.

11:00etan jaietako zaindariaren meza egin dute, Azpeitiko Parrokiako korukoek lagunduta. Meza bukatuta, Beheko Ostatuan hamaiketakoaz gozatu dute elizatik irten berriek zein bertaratutako gainerako herritarrek. Horrenbestez, kanpoan nagusi izan diren euritik eta hotzetik babestuta ospatu ahal izan dute aurtengo santagedetako azken hitzordua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide