Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze bertsotan ariko dira martxoaren 13an Urrestillan

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 6a

Aitor Mendiluze, artxiboko irudian. (Kulturklik)

Bertso afaria antolatu dute Antxieta elkartean eta sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Enaitz eta Erkizi trikitilariekin borobilduko dute festa.

Bertsozaleek hitzordua dute martxoaren 13an, ostirala, Urrestillan. Bertso afaria antolatu du egun horretarako Urrestillako Festa Batzordeak Antxieta elkartearekin elkarlanean, eta sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko.

Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze dira Antxietako afarian bertsotan ariko direnak, baina musikarik ere ez da faltako hitzordua girotzeko, Enaitz eta Erkizi bikotearen eskutik.

Urrestillan Petranean eta Landetan Mendizabal erretegian eros daitekez martxoaren 13ko bertso afarirako txartelak, 35 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide