Palestinarekiko elkartasunez bildu dira beste behin

Aitziber Arzallus 2026ko otsailaren 7a

Atzo ere dozenaka herritarrek erantzun zioten Elkar-ekinen deiari, eta Sanjuandegiko biribilgunean elkarretaratzea egin zuten Palestinarekiko elkartasunez, Israel han egiten ari den sarraskiaz hedabideek dagoeneko apenas hitz egiten duten arren, egoerak lehengo bera izaten jarraitzen duelako. 

Israel Gazan eta Palestinako herriaren kontra gauzatzen ari den sarraskiaz gutxiago hitz egiteak ez du esan nahi egoerak hobera egin duenik, ez baita hala. Ondorio larriek bere horretan dirautela gogora ekartzeko, hilero moduan, dozenaka herritarrek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Sanjuandegiko biribilgunean, Elkar-ekinek deituta. 

(Argazkiak: Elkar-ekin)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide