Santa Ageda egunaren ondorengo asteburuan aritu da aurten Lasaoko santa eskeko taldea auzoan zehar koplak kantatzen, Santa Ageda bezperan ikastetxeek egin zuten moduan, atzo lasaotarrak ibili baitziren kopla kantari.
09:00etan elkartu zen taldea, eta Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolariek eta Iraitz eta Unai trikitilariek lagunduta, iluntzera arte baserriz baserri zein etxez etxe aritu ziren auzotarrak kantuan eta giro ederrean.
(Argazkiak: utzitakoak)