Eduki babestua

Iraurgi ikastetxea; ikastea elkarrekin pentsatzea delako

Erredakzioa 2026ko otsailaren 9a

EBIZI proiektuaren bidez, ebidentzia zientifikoetan oinarritutako hezkuntza bizia eraikitzen dugu egunero. Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara Baso Eskolako jarduerek ikasleen jakin-mina pizten dute naturarekin harreman zuzenean; eta HH3tik DBHra, tertulia pedagogikoek pentsamendu kritikoa, entzute aktiboa eta adierazpen aberatsa lantzen dituzte. Ezagutu gaitzazu

Azpeitiko Iraurgi ikastetxean ikaskuntza ez da kasualitatea: EBIZI proiektuaren bidez, ebidentzia zientifikoetan oinarritutako hezkuntza bizia eraikitzen dugu egunero. Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara Baso Eskolako jarduerek ikasleen jakin-mina pizten dute naturarekin harreman zuzenean; eta HH3tik DBHra, tertulia pedagogikoek pentsamendu kritikoa, entzute aktiboa eta adierazpen aberatsa lantzen dituzte. Ikastea elkarrekin pentsatzea dela sinesten dugu, eta horretan oinarritzen da gure egunerokoa.

Ikastetxea komunitatea delako, ez bakarrik ikasleentzat, baita familien eta profesionalen topagune ere. Talde elkarreragileak komunitateko kideen parte-hartzearekin antolatzen ditugu, eta irakasleen arteko tertulia pedagogikoek etengabeko hobekuntza eta hausnarketa sustatzen dute. Horren adibide dira azken asteetan gurekin izan diren profesionalak Iraurgi ikastetxeari eta herriari eskaini dizkioten hitzaldi benetan esanguratsuak guztiontzat: Gentzane Garcia optometrista, Ane Aranburu terapeuta okupazionala, Ane Izagirre (dolua lantzen) eta Feli Oregi logopeda. Haien ekarpenek argi berretsi dute bide onetik goazela: ikasleen ongizatea, garapen integrala eta ikaskuntza esanguratsua erdigunean jarriz.

Ausarten Kluba da gure nortasunaren beste adibide esanguratsu bat: bizikidetza arazoei aurre egiteko dinamika ausarta, beti biktima babesten duena eta ikasleak txikitatik jazarpen egoerei aurre egiteko tresnez hornitzen dituena. Gaur egungo gizarteak eskatzen duen erantzuna da, eta herriari ekarpena egin nahi diogu lan honen bidez; izan ere, helduontzat ere hausnarketa eta lanketa pertsonalerako abagune aberatsa bihurtu da.

Inguruko errealitatea ulertzeko eta hari zentzua emateko DBHko etapan oinarrizko konpetentzien garapena da helburu nagusia. Hau metodologia aktiboak erabiliz gauzatzen dugu, hala nola proiektu bidezko lana, talde-lana eta arazo errealen ebazpena. Ikastetxean ikasleen aniztasunari arreta eskaintzen zaio, ikasleen ongizatea eta autonomia zainduz. DBH amaieran ikasleek beharrezko prestakuntza eskuratzen dute Batxilergora edo bestelako ibilbideetara bideratzeko.

Guzti hau euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromiso sendoarekin uztartzen dugu, gure sustraiak etorkizunera begira haziz. Gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen eskolako txostena, azalpen eta irudiekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide