Dozena bat lagunek parte hartu dute Ekoetxeko maskara tailerrean

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 9a

Inauterietarako prestatzen aritu ziren atzo, igandea, Azpeitiko Ekoetxera bertaratu ziren haurrak nahiz gurasoak. Askotariko maskarak egin zituzten han, Nor naiz? izeneko maskara eta estalki tailerrean. 

Inauterietarako egun gutxiren faltan, festa horietarako prestatzeko tailerra egin zuten atzo, igandea, Azpeitiko Ekoetxean. Hain justu, Nor naiz? izenburuko maskara eta estalki tailerraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren dozena bat lagunek. 6 urtetik aurrerakoiei zuzendutako doako tailerra izan zen atzokoa, eta 10:30etik 12:30era bitartean, askotariko maskarak egin zituzten Ekoetxean bildu ziren haurrek eta gurasoek. 

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide