Arte eta Diseinu ikastegiak zeramikako beste tailer bat antolatu du otsailaren 28rako (larunbata). 10:00etatik 13:00etara izango da ikastaroa, Arte eta Diseinu eskolan bertan. Tailerrean parte hartzeko 35 euro ordaindu beharko dira, eta prezio horretan sartzen dira tailerra eta mokadutxoa.
Ikastaroko parte hartzaileen kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da Arte eta Diseinu eskolara joanda, 688 75 18 87 telefono zenbakira deituta edota artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzita.