Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, karnabaletan aldaketak izango dira hondakinen bilketan. Hain zuzen ere, astelehenean eta asteartean goizez egingo dute bilketa.
Astelehenen Karnabalean 09:00etan jasoko dituzte saltokietako hondakin organikoak eta errefusa; Astearte Karnabalean, berriz, 10:00etan bilduko dituzte papera eta kartoia.