Mikel Cagigalek iaz New Yorken atera zituen argazkien emanaldia eskainiko du bihar, ostegunez, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Dinamoa sormen gunean). Elkarte horretako kideak 21:30etik aurrera erakutsiko ditu bidaia hartan egin zituen irudiak, eta hala nahi duten herritarrek horiek ikusteko aukera izango du.