Datozen bi asteburuetan ere tailerrak eta ikastaroak izango dira Azpeitiko Ekoetxean. Haurrentzako nahiz helduentzako saioak antolatu dituzte, eta bat edo beste beteta egon arren, besteetan izena eman daiteke eta doan da.
Tokirik ez dagoen saioetako bat hilaren 21erako izei ukenduaz antolatu dutena da. Garbiñe Larreak gorputzean erabiltzen diren produktuek osasunean eta ingurumenean nola eragiten duten irakatsiko du.
Hurrengo egunean, otsailaren 22an, Itsasoa: ekosistema aberatsa izenburuko sormen tailerra egingo dute Ekoetxean. Material ezberdinetatik abiatuta, partaide bakoitzak marmokak eta koralak egingo ditu. SEi urtetik gorakoentzako saioa izango da 10:30etik 12:30era artean, Ekoetxean. Doan da parte hartzea, baina aurretik izena eman beharko da Ekoetxea.eus webgunean.
Otsailaren 28an, Elikagaien hondakinak: ekoizpenetik etxeko sukaldera saioa eskainiko du Ekoetxean Aitziber Aizpuru nutrizionistak. Elikagaien erosketa saskiak osasunean eta ingurumenean nola eragiten duen irakatsiko du Aizpuruk. 10:30etik 12:30era izango da saioa Ekoetxean. Zortzi urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa izango da eta doan. Izena aldez aurretik eman behar da Ekoetxea.eus webgunean.