Ekindarren instalazioak bisitatu dituzte Zubietako lanbide eskolakoek

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 11

Zubieta lanbide eskolako ikasleak Ekindarren instalazioetan. (Ekindar)

Urrestillako eguzki plaken instalazioa bertatik bertara ezagutzeko aukeraz gainera, Ekindarren azpiegituretan hainbat praktika eta neurketa egiteko aukera izan dute ikasleek. Urte eta erdiko epean 2,2 milioi KWh energia berriztagarri sortu ditu Ekindarren instalazioak.

Zubietako lanbide eskolako ikasleek Ekindarren Urrestilako instalazioak bisitatu zituzten joan den astean. Eguzki plaken instalazioa bertatik bertara ezagutzeaz gain, hainbat praktika eta neurketa egiteko aukera izan zuten ikasleek. Azpiegiturak ikusteko eta bertan praktikak egiteko aukera eskaintzeagatik Ekindarrekoak eskertu dituzte Zubietako ikasleek eta irakasleek.

Ekindar energia kooperatibak azaldu duenez, Urrestillako eguzki plaken instalazioak 2024ko apiriletik 2025eko abendura, urte eta erdiko epean, 2.274.711,31 kWh energia berriztagarri sortu ditu, eta horrek 1.041.818 kg CO2 atmosferara ez isurtzea ekarri du. Ekindarrek adierazi du, sortutako energia hori "240.945 zuhaitz landatzearen parekoa" edota "auto elektriko batean 14.216.946 kilometro egiteko adinakoa" dela, "hau da autoz mundua 354 aldiz baino gehiagotan inguratzeko adinako energia".


Zubieta lanbide eskolako ikasleak joan den astean Urrestillan Ekindarren instalazioetan. (Ekindar)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide