Eguraldi eskasa izan arren, Pagoetako gailurra egin dute mendizale gazteek

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 12a

Lagun Onak mendi bazkunaren gaztetxoentzako azken mendi irteeran 30 mendizalek parte hartu dute. Eguraldia ez dute lagun izan, baina Aiatik Pagoetako gailurrera arteko ibilaldi osoa osatu dute.

Joan den igandean, otsailaren 8an, Pagoetara mendi irteera egin zuten Lagun Onak mendi bazkunakoek. Haur eta gazteentzako mendi irteeran 30 lagunek parte hartu zuten, eta eguraldi eskasa izan arren, Aia herrigunetik Pagoetara arteko joan-etorri osoa egin zuten; denera, bederatzi kilometroko ibilbidea osatuz.

(Argazkiak: Lagun Onak MB)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide