Inauteriak 2026

Azpeitia Gukak 'photocall'-a jarriko du igande eguerdian

Erredakzioa 2026ko otsailaren 12a

Jai Karnabal eguerdian, Azpeitiko plazan, kioskoaren atzeko aldean jarriko du polaroidea Gukak, 12:30etik 14:30era. Han argazkia ateratzen dutenek Errigoraren kaxa bat lortzeko aukera izango dute.

Gukak photocall-a jarriko du igandean Azpeitiko plazan, eta herritar guztiek izango dute han argazkia ateratzeko aukera. Gukako kazetariek aterako dituzte argazkiak, eta hurrengo egunean ikusgai egongo dira webgune honetan, astelehenean, alegia.

Aurten, ordea, berrikuntza batekin dator photocall-a. Bertan argazkia atera eta hori Instagram-eko stories-etara @azpeitiaguka aipatuz igotzen duten guztien artean Errigoraren saski bat zozkatuko du Gukak. Argazki hori Azpeitia Gukaren webgunetik hartzeko aukera izango dute bazkideek, eta bestela, argazkia bakoitzak bere gailuarekin ateratzeko aukera ere egongo da. Instagrameko kontu itxia dutenek, berriz, pantaila irudi bat bidali beharko dute Instagrameko zuzeneko mezu bidez. Ostiralean, otsailaren 20an, jakinaraziko du Gukak irabazlearen izena.

Animatu eta atera karnabaletako argazki dibertigarrienak Gukaren photocall-ean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide