Inauteriak 2026

Kaleak eta saltokiak ere, karnabaletarako girotuta

Iraia Oteiza

Karnabalekin batera irudimena astintzen dute herritar askok eta askok. Giroan sartzen hasteko, etxe atariak eta saltokiak apaindu dituzte azpeitiarrek.

Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta karnabaletan murgiltzeko, eta dagoeneko festa usaina nabari da Azpeitiko kaleetan. Horren erakusle dira udaletxeko zein herriko hainbat etxetako balkoiak eta saltokietako erakusleihoak. Koloretako zapiak, inauterietako jantziak eta askotariko apaingarriak ipini dituzte horietan. Sokamuturrerako babes hesiak ere jarrita daude. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide