Inauteriak 2026

Argazki eleganteak, Azpeitia Gukaren photocall-ean

Erredakzioa

Atzo, igandea, Azpeitia Gukak photocall-a jarri zuen plazan, eta herritar ugari igaro zen gunetik argazkia ateratzera. Honako bilduma honetan aurkituko dituzte herritarrek beraien argazkiak.

Aurten ere Gukak photocall-a jarri du Azpeitiko plazan, eta herritarrek, urteroko harrera ona egin zioten ekimenari. Festa giroko apaingarriz eta osagarriz hornituta atera zituzten argazkiak hainbat eta hainbat herritarrek. Giro ederra sortu zen photocall-aren bueltan.

Orain, herritarren txanda da. Gukaren photocall-ean argazkia atera zutenek, Instagram stories-etara igotzen badute irudia @azpeitiaguka aipatuz, Errigora kaxa baten zozketan sartuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide