Inauteriak 2026

Jolastokien aterpeek hartu dituzte ikastetxeetako inauterietako jaialdiak

Nerea Uranga

Ohiko jantziak utzi, eta mozorrotuta joan dira gaur ikasleak ikasgeletara. Euriari aurre eginez, jolastokietako aterpeetan egin dituzte inauterietako jaialdiak Izarraizpe ikastola publikoko eta Iraurgi ikastetxeko ikasleek. Euskal mitologiako, euskal inauterietako pertsonaiak nahiz bestelako hainbat janzkerarekin hainbat dantza egin dituzte.

Karnabaletan murgiltzen ari da Azpeitia, eta antzeman da hori gaur herriko ikastetxeetan. Izan ere, mozorroak eraman dituzte soinean Izarraizpe ikastola publikoko nahiz Iraurgi ikastetxeko ikasleek. Batzuk euskal mitologiako pertsonaiez, beste batzuk euskal inauterietakoz, eta beste hainbat erlez, boxeolariz edota superheroiz jantzita joan dira.

Eguraldi makurrari aurre eginez jolastokietako aterpeetan egin dituzte inauterietako jaialdiak.

(Argazkiak: Izarraizpe ikastola publikoa eta Iraurgi ikastetxea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide