Inauteriak 2026

Aurten ere arrakasta izan du Udal Musika Bandaren inauterietako guatekeak

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 14a

Udal Musika Bandaren inauterietako guatekea, atzo Sanagustin kulturgunean. (Nerea Uranga)

Urteetako etenaren ostean, iaz berreskuratu zuen Udal Musika Bandak inauterietako guatekea. Aurreko urtean bezala, oraingoan ere musikazale eta dantzazale ugari batu ditu bandaren emanaldiak.

Udal Musika Bandak guatekea eskaini zuen atzo, ostiralez, Sanagustin kulturgunean, 22:30etik aurrera. Musikariek hainbat doinu dantzagarri jo zituzten, eta jende ugari bertaratu zen emanaldira, haur, heldu eta gazte.

2012tik 2015era bitartean ere egin zuten guatekea Udal Musika Bandakoek. Gero, hainbat urtetako etenaren ondoren iaz berreskuratu zuten.

Udal Musika Bandaren guatekea, atzo Sanagustin kulturgunean. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide