Zuhaitz bat erori da Loiolatik Azkoitirako bidegorrira

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 14a

Loiolako bidegorrira zuhaitza erorita gaur goizean. (A.S.)

Haizeak zuhaitz bat bota du gaur goizean Loiolatik Azkoitira arteko bidegorrian, oinezkoei eta bizikletazaleei pasabidea itxiz. 11:30 aldera suhiltzaileak bertaratu dira, zuhaitza erretiratu eta bidea garbitzeko.

Eguraldi makurra da gaur egiten ari dena, eta horrek eragina du hainbat txokotan. Loiolan, Azkoitirako bidegorrira zuhaitz bat bota du haizeak, bidegorrian oinezkoei eta bizikletazaleei bidea itxiz. 11:30 aldera suhiltzaileak bertaratu dira, zuhaitza erretiratu eta bidea garbitzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide