Inauteriak 2026

Presoen eskubideen aldeko Elegante argazkira deitu du bihar Etxerak

Nerea Uranga

Presoen eskubideen alde Jai Karnabal batean ateratako artxiboko argazkia. (Azpeitiko Sortu)

Urtero moduan, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko argazki jendetsua atera nahi du bihar, Jai Karnabal egunez, Etxerak. Horregatik, Elegante argazkia ateratzeko 13:00etarako plazara deitu ditu herritarrak.

Bihar, Jai Karnabalez, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko argazki jendetsua aterako du Etxerak. Elegante argazkia 13:00etan aterako dute plazan, eta deialdi horretan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide