Ireki dute trafikoarentzako Loiolarako saihesbideko Ikasberriko biribilgunea

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 14a

Ikasberriko biribilgunea gaur eguerdian. (Utzitakoa)

Eguerdian euri urak erreka sortu du Loiolako hiribidean eta trafikoarentzako errepidea itxi egin dute. Behin urak behera egin duenean, 15:30 aldera berriro ireki dute errepidea.

Eguraldi makurrak eragina izanari du herrian, eta arazoak sortu ditu eguerdian. Goizean, Loiolan bidegorrira zuhaitz bat erori da eta zuhaitza bidetik kendu bitartean pasoa itxita egon da oinezkoentzat eta bizikletazaleentzat.

Eguerdian, berriz, menditik etorritako ur kopuru handiak errepideetan sortu ditu arazoak. Loiolarako saihesbidean, Ikasberriko biribilgunearen parean, errepidea itxi egin behar izan dute trafikoarentzako, bidean erreka sortu delako. Bitartean, trafikoa atzeko errepidetik bideratu behar izan dute. Behin arazoari irtenbidea emanda, 15:30 alderako berriro trafikoarentzako ireki dute Ikasberriko biribilgunea.

Madalena auzoan ere eragin dute euriteek. Menditik ur asko jaitsi da eguerdian, eta auzoan sortu diren puntzuengatik kontu handiz ibiltzeko eskatu dute udaltzainek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide