Dozenaka lagun batu ditu Saharako herriari buruzko hitzaldiak

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 14a

Saharako herriaz hitzaldia, gaur Azoka Plazako aretoan. (Maialen Etxaniz)

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta Saharar Komunitateak antolatuta hitzaldia izan da gaur eguerdian Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta Saharar Komunitateak antolatuta 50 urteko erresistentzia: saharar herriaren historia izenburu hartuta solasaldia izan da gaur, 12:00etan hasita, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Dozenaka lagun bildu dira hitzordura.

Hitzaldian, besteak beste, hitz egin dute Saharako herriaren historiaz, gaur egungo testuinguruaz, Autonomia Planaz, Fronte Polisarioaren jardunaz eta erronkez nahiz nazioarteko erakundeen jarreraz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide