Elegante Eguneko orduak aurrera doaz. Goizeko partean bezala, arratsaldean ere ez da falta festarik. Batzuk zezenean eta beste batzuk Astindu berriz armayuek! festan ibili dira festan.
Gaur eguerdiko sokamuturrean bezala, arratsaldean ere Lopene ganadutegiko zezenak atera dituzte, eta azken urteetan ohi bezala, jendetza ibili da zezenean.
Azpeitiko LGTBIQ+ Asanbladak Azoka Plazan antolatu duen Astindu Armayuek jaialdiaren bigarren aldian ere ibili da jendea. Festa horretan Bad Sound Sister, Bibiana Banaka Drag eta Eromena DJak jarri dute musika.
Gaurko eguna borobiltzeko musika izango da kalean. 19:30ean hasita, Gauerdi txaranga ibiliko da kalerik kale eta ordu berean Obaneuke taldearekin erromeria izango da plazan. 20:00etatik aurrera, berriz, Rockalean-en emanaldia izango da.