Koma taldeak kontzertua eskainiko du etzi

Julene Frantzesena 2026ko otsailaren 18a

Koma taldeko kideak. (Utzitakoa)

Agertokietatik urrun hamahiru urte igaro eta gero, Sanagustin kulturgunean eskainiko du zuzenekoa Koma taldeak. 22:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak salgai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Hamahiru urteko etenaren ostean, agertokietara bueltan da Koma taldea, eta etzi, ostiralez, Sanagustin kulturgunean eskainiko du zuzenekoa. 22:30ean hasita, Una ligera mejoría antes de la muerte deituriko disko berriko kantak eskainiko ditu Nafarroako laukoteak.

Kontzerturako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke 25 euroren trukean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide