Inauteriak 2026

Banda Gazteak alaitu du Astearte Karnabaleko eguerdia

Iraia Oteiza

San Martin egoitzan karnabaletako piezak jo ondoren, herriko kaleak girotu dituzte musikariek.

Ohi bezala, Astearte Karnabaleko eguerdia girotu du Banda Gazteak. Aurrena, San Martin egoitzaren barruan inauterietako hainbat pieza eskaini dituzte, eta egoiliarrek gustura entzun eta kantatu dituzte abestiak. Ondoren, aterrune bat izan da, eta musikariek une hori aprobetxatu dute egoitzaren aurretik irten eta kalejiran Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiltzeko. 

Arratsaldean musika jotzen jarraituko dute bandako hainbat kidek. Izan ere, 16:15ean zezenaren irteera girotuko dute Plaza Txikian, Udal Musika Bandako musikariekin nahiz Izarraitz txistulari taldekoekin batera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide