Objektuen antzerkia landuko dute etzi Dinamoan, 'Haragi bizitan' zikloaren barruko aurreneko tailerrean

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 19a

Haragi bizitan tailer zikloa antolatu du Kulturaz kooperatibak, gorputzarekin zerikusia duten diziplina ezberdinak lantzeko. Aurreneko tailerra larunbatean eskainiko dute, 10:00etan, Dinamoan. Aurrez izena eman beharko da parte hartzeko.

Adierazpenerako eta sorkuntzarako gorputza erdigunean jarri asmoz, Haragi bizitan tailer zikloa antolatu du Kulturaz kooperatibak. Gorputzari lotutako diziplina ezberdinak landuko dituzte ikastaro horietan, tartean objektuen antzerkia, inprobisazioa nahiz antzerki fisikoa. Aurreneko tailerra, hain zuzen, objektuen antzerkiari loturikoa izango da, eta etzi, larunbatez, eskainiko dute saioa, 10:00etan, Dinamoa sormen gunean. Dejabu konpainiako kide den Urko Redondok gidatuko du ikastaroa, eta eszena lengoaiak partekatuko ditu hark ikasleekin, bakarkako zein taldekako ariketa ezberdinez bidez. 

Parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar; objektuen dramaturgian eta antzerki fisikoan interesa duen edonori zuzendutako tailerra da. Izena honako loturan eman ahal izango da, 20 euroren truke. 

Aurrerago eskainiko dituzte Haragi bizitan zikloaren barruko gainerako ikastaroak. Guztira hiru saio izango dira, guztiak larunbatetan, eta horietako bakoitza teknika, diziplina edo praktika zehatz batera bideratuta egongo da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide