Haurrentzako eta helduentzako film bana emango dituzte igande arratsaldean Soreasu antzokian. Frankie y los mostruos haurrentzako animazio lana 16:30ean eskainiko dute, eta La asistenta filma, berriz, 19:30ean, eta baita astelehenean ere, 21:00etan. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira aurrez, eta emanaldien aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere bai.
Frankie y los monstruos filmak Frankie munstro txikiaren istorioa kontatzen du. Herri txiki bateko gaztelu-laborategi batean, irakasle zoro batek askotariko sorkuntzak egiten ditu, baina gero ez die horiei jaramonik egiten. Frankie da irakaslearen aurreneko sorkuntza, eta bera arduratzen da gaztelua eta gainerako munstroak zaintzeaz. Orain, Boniface iritsi da herrira, munstro bila. Ospea, dirua eta maitasuna agindu dizkio Frankie munstro txikiari.
La asistenta lana, berriz, Freida McFaddenen eleberri ospetsuaren egokitzapena da. Bizimodu zaila izan duen neska gazte bat Winchestertarren luxuzko etxean hasi da neskame lanetan. Familiaren bizitzan barneratu ahala, bere segurtasuna arriskuan jarriko duten sekretu ilunak aurkituko ditu.