Komikien Irakurketa Kluba jarriko dute martxan Udal Liburutegian

Julene Frantzesena 2026ko otsailaren 18a

Pertsona bat komiki bat irakurtzen.

8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako hiru saio egingo dituzte martxotik maiatzera bitartean. Martxoaren 5a izango da saioetarako izena emateko azken eguna.

Komikien Irakurketa Kluba martxan jarriko du Azpeitiko Udal Liburutegiak. 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako hiru saio egingo dituzte martxotik maiatzera bitartean, eta martxoaren 5a izango da izena emateko azken eguna –honako lotura honetan eman daiteke izena, baita 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua idatzita ere–.

Martxoaren 9an, apirilaren 13an eta maiatzaren 4an izango dira saioak, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian. Izena ematen dutenek hiru saioetara joan beharko dute. Gainera, plazak mugatuak izango dira, eta plazak baino pertsona gehiagok izena ematen baldin badute, zozketa egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide