Pakita Egigurenek 100 urte bete ditu

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 18a

Pakita Egiguren, haren alaba, bilobak eta Nagore Alkorta alkatea gaur goizean, udaletxeko areto nagusian. (Azpeitiko Udala)

Etxekoek lagunduta, udaletxean izan da Egiguren bere urtebetetze egunean, Nagore Alkorta alkatearen eskutik udalaren aitortza jasotzeko.

Mende betera iritsi diren azpeitiarren zerrendan beste izen bat dago gaurtik, Pakita Egiguren Xatur-ena.

Gaur, otsailaren 18an, bete ditu 100 urte Egigurenek, eta eguna merezi bezala ari da ospatzen, etxekoekin batera. Goizean, gainera, Azpeitiko Udalaren aitortza ere jaso du: udal ordezkarien bisita jaso beharrean, bera joan da udaletxera, alabak eta bilobek lagunduta, eta hango areto nagusian eman dizkio zegozkion oroigarriak Nagore Alkorta alkateak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide