Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketaren sailkapen kanporaketetako bat jokatuko dute bihar, ostiralez, Azpeitian. Landeta jatetxean jarri dute hitzordua, 22:15ean. Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da 686 00 21 65 telefono zenbakian, edota egunean bertan 21:00etatik 22:00etara jatetxean bertan. Parte hartzeko 50 euro ordaindu beharko dira bikoteko.
Irabazleek 680 euro, txapelak eta mundu mailaren aurreko kanporaketa jokatzeko txartela eskuratuko dituzte; bigarren sailkatuek, 380 euro eta mundu mailaren aurreko kanporaketarako txartela; eta hirugarrenek 140 euro eta mundu mailaren aurreko kanporaketarako txartela. Irabazleen txapelak Landeta jatetxeak jarriko ditu.
Mundu mailako txapelketaren aurreko kanporaketa Bilboko Luckia kasinoan jokatuko dute, eta han arituko dira lehian Azpeitiko lehen hiru sailkatuak. Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketa, berriz, 2026ko azken hiruhilekoan jokatuko dute.