Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile, muralgile eta komikigileak Grafiaz Betea egitasmoaren barruko saioa eskainiko du datorren ostegunean, otsailaren 26an, Dinamoa sormen gunean. Hain zuzen ere, komikigintzari buruzko tailerra eskainiko du Axpik, 18:00etan hasita.
Kulturaz kooperatibak antolatutako saioan parte hartu nahi dutenek hamabost euro ordaindu beharko dute, honako lotura honetan. Kultur Bonoa dutenek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute.